IRUDIETAN: Eguraldia lagun, 25 arbola inguru landatu dituzte Arroabeko Zuhaitz Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 4a

Gogotik astindu dituzte aitzurrak gaur, martxoak 4, Arroabean. Izan ere, Zuhaitz Eguna ospatu dute goizean, Sakulupe guraso elkarteak antolatuta. Haur, gazte zein heldu aritu dira zuhaitzak sartzen, berdeguneak indartzeko prestatutako hitzorduan. Orotara, 40 bat lagun animatu da Zuhaitz Egunean parte hartzera, eta Arroabeko plazan elkartu dira denak 11:00ak aldera. Eskola berria aldarrikatzeko kamiseta berdeak soinean, egitasmoan parte hartu duten lagunek dozena bat lizar landatu dituzte herrigunetik Sansineneako zubirako bidean, ezker-eskubi. Herrigunetik irteerako zelaian, berriz, beste dozena bat arbola sartu dituzte. Lanak bukatutakoan, atsedenerako tartea hartu dute arroabeko bizilagunek, eta sabelak betetzeko hamaiketakoa egin dute plazan, eguraldia lagun. [flickr_set id="72157693354292324"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide