[BIDEOA] Zestoako emakumeek ere planto egingo dute martxoaren 8an

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 2a

  Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta egun horretarako lanuzteak deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak Emakumeok* planto! lelopean. Zestoako Txoko Feministako kideek ere bat egin dute greba deialdiarekin, eta mezua herriratzeko honako bideo hau egin dute. Bertan azaldu dituzte martxoaren 8an planto egitearen arrazoiak. "Zaintza lanetan berdintasuna nahi dugulako; hezkuntza publiko, laiko eta feminista nahi dugulako; emakumeok ere goi karguetan jardun dezakegulako; gure gorputza kontsumoarekin lotzen dutelako", diote, besteak beste. https://youtu.be/WiVMrtiN9Ag

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide