Zuhaitz Eguna ospatuko dute igandean Arroabean

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 1a

Industrialdeko bide berrian egingo dute landaketa, 11:00etan hasita. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Sakulupe guraso elkarteak egitasmoan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.

Sakulupe guraso elkarteak antolatuta, Zuhaitz Eguna ospatuko dute igandean, Arroabean. 11:00etan hasiko dira zuhaitzak landatzen, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Aurten, industrialdeko bide berrian landatuko dituzte zuhaitzak, eta egitasmoaren antolatzaileek auzotar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide