Torturaren gaineko erakusketa martxoaren 12ra arte egongo da udaletxean. (Mailo Oiarzabal)
Gaur ireki ditu ateak Zestoako udaletxeko areto nagusian
Giza Eskubideak Munduan eta urraketa larriak: tortura izeneko erakusketak. Munduan torturaren gaur egungo egoera eta errealitatea erakustea du xede Leizaola Fundazioak Lehendakaritzaren babesarekin iaz martxan jarritako egitasmoak. Erakusketa ibiltaria da, eta 2018a hasi denetik Laudion (Araba) eta Trapagaranen (Bizkia) izan dute ikusgai. Hogei paneletan banatuta, munduko hainbat lurraldetako torturarekin lotutako giza eskubideen urraketak azaltzen dituzte erakusketan; tartean, Europako Giza Eskubideetarako Auzitegiak orain dela gutxi berriro zigortu duen Espainiako Estatuarenak.
Martxoaren 12a arte ikusi ahal izango da erakusketa Zestoako udaletxean, astelehenetik ostiralera. Goizez bisitatu ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara; arratsaldez ikusi nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera, baina kasu horretan, aurrez hartu beharko dute txanda, Kultur Etxean (943-14 71 23 telefonoa).