Arreta goiztiarraren inguruko hitzaldia izango da bihar, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 26a

Zestoako Ekain guraso elkarteak arreta goiztiarrari buruzko hitzaldia antolatu du biharko. Itxaso Marti Carrera haur-neurologoak hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuen arreta goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko progama azalduko du hitzaldian, eta zero eta sei urte butarteko umeen garapenaren behaketen eta garapen arazoen inguruko informazioa emango du. 17:30ean hasiko da saioa, eskolako jangelan, eta zaintza zerbitzua eskainiko dute hitzaldiak irauten duen bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide