Eneko Araiztegi da Erniarraitz Bertso Txapelketako bigarren finalista

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 25a

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, IX. Erniarraitz Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu dute gaur Errezilgo Borondegin. Gaurko saioan, Eneko Araiztegi nagusitu da, 229,5 puntu eskuratuta, eta, beraz, zuzenean sailkatu da martxoaren 16an Azpeitian jokatuko den finalera. Guztira, sei bertsolari aritu dira kantuan gaurkoan, eta honela gelditu dira sailkapenean: Eneko Araiztegi (229,5 puntu), Jon Gurrutxaga (225,5 puntu), Maider Arregi (225 puntu), Eli Pagola (215, 5 puntu), Eñaut Martikorena (213,5 puntu) eta Malen Amenabar (212,5 puntu). Guztira, 18 bertsolari ari dira parte hartzen txapelketan. Lehen kanporaketa Azkoitian jokatu zuten joan den astean, eta saio hartan, Aratz Igarzabal izan zen irabazlea. Gaurko kanporaketa jokatuta, beste bat falta da jokatzeko; martxoaren 4an egingo dute, Zestoako kultur aretoan. Hiru kanporaketen irabazleak eta puntu gehien lortzen dituzten beste hiru bertsolari sailkatuko dira finalera. Hona hemen saioko irudi batzuk: (Argazkiak: Nekane Zinkunegi) [flickr_set id="72157688214123110"]    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide