Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=w0jJDLt5Ldg
Kaluse eta Falta taldeek kontzertuak eskainiko ditu larunbatean, 22:30ean hasita, Zestoako Gaztetxean. Kaluse taldea Ibon Gerra eta Unai Martinez azpeitiarrek osatzen dute, eta rock esperimentala egiten dute. Falta, berriz, Hazparneko taldea da. Manu Etxegarai bateria-jotzaileak, Beñadin Lohiagune gitarra-jotzailea eta ahotsa eta Seb Delaporte baxu-jotzaileak osatzen dute 2016an sortutako taldea, post rock musika egiten dute. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.