Gurutze jubilatuen taberna ustiatu ahal izateko izen ematea zabaldu du Zestoako Udalak

Zestoako Hitza 2018ko ots. 22a, 15:25

(Argazkia: Danbolin) Gurutze jubilatuen taberna ustiatu ahal izateko izen ematea zabaldu du gaur Zestoako Udalak. Martxoaren 22ra bitartean izango da izena emateko aukera. Esleitua izateko beharrezko dokumentazioa Zestoako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Zestoako Udaleko Kultura Batzordeak izango du proposamenak aztertu eta baloratzeko ardura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide