Abenudaren 1ean zabaldu zen zuloa errepidean.
Arroako autobidearen sarrerako zuloa konpontzeko lanak hasi zituen joan den astelehenean Bidegi
Gipuzkoako azpiegituren agentziak. Hiru hilabete beharko dituzte lanak egiteko, eta 450.000 euroko aurrekontua (372.900 euro gehi BEZ) izango dute obra horiek.
Joan zen abenduaren 1ean, AP-8 autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilgunean,
bidezorua ondoratu zen Larrondo ubidearen parean. Ondorioz, Bidegik larrialdiko ekintzak egin zituen eremua egonkortzeko, eta autobideko 48. irteera eta sarrera erabiltzen duten ibilgailuentzako ordezko sarbide bat egin zuen. Horretarako, ondoko Sansinenea industrialdera, egun indarrean dagoen behin behineko lotune bat prestatu zuen. Ondoren, Bidegik
lehiaketara atera zituen zulo hori konpontzeko lanak, eta esleipena premiazko tramitearen bidez egin dute.