Lanak egiten ari dira Zestoako Toribio Altzaga eta Gesalaga kaleetan

Zestoako Hitza 2018ko otsailaren 21a

Toribio Altzaga eta Gesalaga kaleetan herri lanak egiten ari da egunotan Zestoako Udala. Toribio Altzagan, Gisasola egoitzaren aurreko parkearen ondoko espaloian zeuden zuhaitzak kendu egin dituzte, eta espaloi osoa berrituko dute orain. Udalak azaldu duenez, zuhaitzen zuztarrek kalteak eragiten zituzten espaloian, zati batzuk oso hondatuta zeuden, eta horregatik erabaki dute arbolak kentzea eta oinezkoen bidea konpontzea. Gesalaga kalean, berriz, aste honetan hasi dituzte hoditeriaren zati bat berritzeko lanak. Euri-urak jasotzeko hodiek arazoak eragiten zituztela eta ura pilatzen zela azaldu du udalak; hodi horiek zuzentzeko eta inguruko beste batzuk txukuntzeko baliatuko dituzte obrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide