Hainbat pilotari, txapelketaren kanporaketa batean. (Emakume Master Cup)
Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako kanporaketak jokatu zituzten asteburuan Larrabetzun (Bizkaia). 42 bikote hasi ziren lehiatzen maila horretan, eta duela bi aste Gasteizen jokatutako kanporaketan hogei bikotek egin zuten aurrera. Asteburu honetan, berriz, sei bikote sailkatu dira hurrengo fasera, eta horien artean dira eskualdeko zazpi pilotari: Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak, Araitz Eizagirre arroarra (Zestoa) –Naroa Elizalde zubietarrarekin osatzen du bikotea–, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrak eta Maddi Unanue azpeitiarrak eta Naroa Agirre zestoarrak osatutako bikotea. Oraindik bikote bat falta da sailkatzeko; datorren igandean, hilak 25, jokatuko dute kanporaketa Markinako pilotalekuan (Bizkaia), 17:00etan hasita, baina haien artean ez da lehiatuko eskualdeko pilotaririk. Kanporaketa horretan sailkatuko den bikoteaz gain, zortzigarren bikote bat ere sailkatuko da final laurdenetara, multzo guztietako bigarren bikoterik onena, hain zuzen.
Behin kanporaketa horretako partida guztiak jokatuta, promozio mailako hurrengo partidak, final laurdenak, martxoaren 4an jokatuko dituzte, Markinan. Lehen mailako final laurdenak, ordea, Zamudion (Bizkaia) jokatuko dituzte, martxoaren 11n. Haien artean izango da Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra, Patri Espinar bikotearekin.