Zestoako Herri Eskolako ataria txukuntzen hasi dira auzolanean

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 18a

  Hainbat lagun, ikastetxeko ataria atontzen, atzo. (Danbolin) Zestoa Herri Hezitzailea lan taldearen eskutik, Herri Eskolako ataria txukuntzen hasi ziren atzo hogei lagun inguru. Udalak beharrezko materiala eman ondoren, lan taldeko kideak eskola kanpoan hasi dira lanak egiten, eta aurreratu dute datozen hiru larunbatetan jarraituko dutela auzolanean. 09:00etan elkartuko dira, Gaztelekuan, eta han materiala hartu ondoren joango dira eskola txikira. Duela bi urte sortu zuten Zestoa Herri Hezitzailea lan taldea Herri Eskolako eta udaleko ordezkariek, Ekain Guraso Elkarteak eta hainbat herritarrek. Ikastetxeko ataria "oso egoera kaxkarrean" zegoela eta, eremu hori auzolanean atontzeko ideia otu zitzaien hainbat gurasoi, Zestoako Danbolin herri komunikabideak adierazi duenez. Gainontzeko herritarrek ere parte har dezakete auzolanean. Atzoko argazki gehiago, berriz, Danbolin.eus atarian ikus daitezke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide