Julen Martinez de Estibariz, Uxoa Irigoien, Xabi Lete eta Vanessa Pelaez, Kobaz Koba Trailko irabazleak

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 18a, 13:36

Parte hartzaile kopurua mugara iritsita jokatu dute goizean Zestoako III. Kobaz Koba Trail lasterketa. Agiro mendi taldeak eta Arazaik elkarlanean antolatutako txapelketan 500 lagun lehiatu dira guztira, eta parte hartzaileek bi ibilbide izan dituzte aukeran; Artzei bidea (13 kilometro) eta Zaldei bidea (25 kilometro): Artzei bideari dagokionez, Xabi Lete (01:08:02) izan da txapelduna, eta haren atzetik helmugaratu dira Ibai Makazaga oriotarra (01:09:56) eta Ander De Luis (01:11:28). Emakumezkoetan, berriz, Vanessa Pelaezek (01:28:00) irabazi du, eta bigarren eta hirugarren postuetan geratu dira Alazne Irureta aizarnazabaldarra (1:33:33) eta Garazi Sampedro (01:35:30), hurrenez hurren. Zaldei bidea 09:00etan hasi dute korrikalariek, Artzei proba baino ordubete lehenago, eta ibilbidea luzeari dagokionez, gizonezkoetan Julen Martinez de Estibarizek (02:12:51) jantzi du txapela, eta bigarren eta hirugarren helmugaratu dira Xabier Zarranz (02:13:46) eta Jon Ugalde (02:14:49), hurrenez hurren. Emakumezkoetan, berriz, Uxoa Irigoien getariarra izan da bizkorrena (02:44:48), eta Leire Baraibar zumaiarrak (02:47:22) eta Monica Grajerak (02:56:27) osatu dute emakumezkoen podiuma. [flickr_set id="72157663826848357"]    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide