Zestoako Lau Iturri elkarteko saioko parte hartzaileak. (Hitza)
Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Bertso Txapelketa atzo gauean jarri zen martxan, Zestoan. Apirilaren 2an Lasturren jokatuko den finala erabakitzeko bost kanporaketa jokatuko dituzte, eta horietako aurrena izan zen atzo Zestoan egindakoa. Sei bertsolari gazte aritu ziren nor baino nor Lau Iturri elkarteko bertso-afarian: Iker Ormazabal, Malen Elizasu, Bittor Zubiagirre, Maider Garmendia, eta Oihana Labiano eta Imanol Albizu azpeitiarrak. Hain zuzen ere, Albizu izan zen puntu gehien batu eta kanporaketa irabazi zuena.