ARGAZKI BILDUMA: Martxoaren 8ko aldarrikapenak kalera ateratzen hasi dira Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko otsailaren 17a

Zestoan hasi dira Martxoaren 8ko aldarrikapenak kalera ateratzen. Txoko Feministak deituta, asteazkenean egin zuten Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltakoak herrian antolatzeko bigarren batzar irekia, eta han adostu bezala, atzo iluntzean kartelak eta pankartak jartzen ibili ziren kalez kale, trikiti doinuekin lagunduta. M8an emakumeok planto leloarekin hainbat pankarta jarri zituzten herrian zehar, aurten mundu mailan Martxoaren 8rako deitu diren greba eta lanuzteei aipamena eginez, Hemen, Txoko Feministakoek atzoko kalejiran ateratako argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide