Palestinari buruzko dokumentala emango dute bihar Zestoako Gaztetxean

Zestoako Hitza 2018ko otsailaren 14a

Los olvidados: Palestina una historia de resistencia dokumentala emango dute bihar, osteguna, Zestoako Gaztetxean. 18:30ean hasiko da emanaldia. Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, Palestina gatazka egoeran bizi den eta nazioartean "ahazturik" dagoen lurralea da. Horregatik, Palestinako herriko benetako giza egoera azaltzen duen dokumentalaren emanaldia prestatu dutela azaldu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide