Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten ostiralean, Zestoako jubilatuen tabernan. Guztira, 23 bikotek parte hartu zuten kanporaketan, eta Pepe Valor eta Iñaki Alberdi bikotea izan zen garaile. Bigarren eta hirugarren postuan, berriz, Mikel Illarramendi eta Jon Alonso eta Mikel Aramendi eta Iñigo Gonzalez bikoteak geratu ziren, hurrenez hurren. Hiru bikote horiek Gipuzkoako kanporaketarako sailkatu ziren. Bergaran jokatuko da kanporaketa, otsailaren 24an. Horrez gain, lehenengo bi sailkatuek Zestoan merkatari elkarteko opariak eraman zituzten.