Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Ertxina musika eskolako kideek kaldereroen konpartsa egin zuten Zestoan, eta gaur festa giroan segitzen dute herritarrek. Goizetik atera dira zestoar hainbat mozorrotuta kalera, eta arratsaldean ugaritzen joan dira mozorroak eta koloreak. 18:00etan hasi da umeen desfilea udaletxe azpiko aterpean, eta dozenaka ume atera da mozorroak herritarrei erakustera. Ordurako, kuadrillak ere hasiak ziren kalera ateratzen, eta askotariko mozorroak ikus ahal izan dira kalez kale.
Hona hemen, arratsaldeko argazki bilduma:
[flickr_set id="72157691549555891"]