Arroa Beheko Bidasoa Inprimategia Zentroko langileak atzo eta gaur greban daude "lan baldintza duinen alde". Gaur eguerdian, ostirala, elkarretaratzea egin dute lantegiaren aurrean. Egoera konpondu ezean, datorren ostegunean eta ostiralean ere lanuztea egingo dutela iragarri dute.
Iazko martxotik negoziazio kolektiboan murgilduta daude inprimategiko langileak eta enpresako arduradunak, baina "akordiorik ez" dutela lortu azaldu du Zigor Gazpio Urola Kostako enpresa txikien ELA sindikatuko arduradunak.
Guztira, 22 langilek egiten dute Bidasoa Inprimategia Zentroan.