Zestoan hasiko da Eskolarteko Bat-bateko Txapelketa, hilaren 16an

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 8a

Gipuzkoan kanporaketa saioak martxoaren 16a arte egingo dituzte eta Orion izango da horietako beste bat, martxoaren 2an.

Datorren astean hasiko da 2018ko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketa eta Zestoan jokatuko dute Bertsozale Elkarteak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatutako egitasmoaren lehen kanporaketa. Aste honetan jakinarazi du Bertsozale Elkarteak aurtengo txapelketaren egutegia. Zestoakoaren ondotik, Gipuzkoan ostiralero jokatuko dituzte kanporaketa saioak martxoaren 16a arte; eta Orion izango da horietako beste bat, martxoaren 2an. Momentuz, antolatzaileek ez dituzte jakinarazi kanporaketa saioen tokiak eta ordutegiak. Saran (Lapurdi) jokatuko dute 2018ko Eskolarteko Bat-batekoaren finala, ekainaren 9an. Iazko finala ere hantxe jokatu zuten. Bestetik, idatzizko txapelketa ere egingo dute eskolarteko bertsolarientzat. Gipuzkoan guztira zortzi saio egingo ditute eta azken biak eskualdean izango dira, martxoaren 15ean Azpeitian eta 16an Orion.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide