Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute ostiralean, hilaren 9an, Zestoan. Gurutze jubilatuen tabernan izango da saioa, 22:30ean hasita. Bikoteek 22:00etatik aurrera eman ahal izango dute izena, 20 euroren truke. Lehenengo sailkatuek Zestoan herriko merkatari elkarteak emandako sariak jasoko dituzte.
Euskal Herriko Mus Txapelketako zazpi herrialdetako finalak hilaren 24an jokatuko dira. Gipuzkoako finala Bergaran izango da, Aranzadi ikastolako gimnasioan.