Santa Ageda bezperan, kopla kantuan aritu dira Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 4a

Santa Ageda bezpera ospatuz, kopla kantuan aritu dira hainbat herritar Zestoan. Gurutzean elkartu dira 09:00etan, eta bi taldetan banatuta baserriz baserri aritu dira kantuan. Millan Telleria, Gorka Olaizola, Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolarien eta trikitilarien laguntza izan dute ibilbide horretan. Talde bat Ondarbasora eta Akoara joan da, eta besteak, berriz, Lili jauregitik hasi eta Legoia baserrira arteko bidea egin du. Azken talde horrek bi egoitzak eta pare bat kale ere pasatu ditu. Gero, 13:00 inguruan, plazan elkartu dira guztiak, eta hainbat tabernatan eta kaletan kopla kantari aritu dira. [flickr_set id="72157663359746447"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide