Iraurgi Berritzenek abiatutako Txertatu Merkatuan programan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 2a

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziak Txertatu Merkatuan programa jarriko du martxan hirugarren urtez. Hil honetan abiatzea aurreikusten du Iraurgi Berritzenek, eta oinarrizko prestakuntza maila dutenei eta langabezian dauden 17 eta 30 urte bitartekoei zuzendu diete egitasmoa. Dagoeneko eman daiteke izena, eta interesa duenak Sandra Fernandezekin jar dezakete harremanetan, sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita edo 943-85 11 00 telefonora deituta. Horrez gain, langile nahiz langabetuak lan munduan murgildu edo lana hobetu dezaten, hainbat "aukera" eskainiko dituela iragarri du garapen agentziak. Horretarako, ikastaroak egingo dituzte sektore eta eragile desberdinei zuzenduta, eta taula honetan ikus daitezke eskainiko dituzten tailer guztiak. Horrez gain, eskualdeko lan eskaintzak, eta IKT eta bestelako ikastaroen eskaintzak www.urolanprest.eus webgunean ikus daitezkeela gogoratu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide