Hartz musika taldea. (Hartz)
Hartz eta Libe musika taldeen kontzertuak izango dira larunbatean, otsailak 3, Zestoako Gaztetxean, 18:30ean hasita. Julen Hidalgo (bateria) eta Jon Barkin (baxua) azpeitiarrak eta Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarrak) azkoitiarra dira taldekideak. Disko berria kaleratu berri du taldeak, eta hori aurkeztuko dute larunbatean. Bestalde, makina bat musika taldetan aritua den Libe Garcia de Kortazar bilbotarra izango da Zestoan.
Libe izeneko barkako proiektuan murgilduta dabil egun, eta
Ilargia erori da diskoa kaleratu zuen udazkenean. Hiru euro ordaindu beharko da sarrera.