Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
VII. Mus Txapelketa jokatuko dute bihar, ostirala, Zestoako Agustin tabernan, 22:00etan hasita. Txapelketan parte hartu nahi duen bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du. Lau sari banatuko dituzte irabazleen artean: lehen bikoteak 600 euro eta txapela eskuratuko ditu, bigarrenak 300 euro, hirugarrenak 200 euro eta laugarrenak 100 euro. Izena emateko, 943-89 7 3 31 telefonora deitu edo tabernara joan behar da.