Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko hobaria eska dezakete Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko otsailaren 1a

Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria eskatzeko epea zabalik dago Zestoan. Udaletxean hainbat agiri aurkeztu beharko dituzte hobaria eskatu nahi dutenek, otsailaren 28a baino lehen. Honako dokumentuak aurkeztu behar dira:Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen familia ugariaren ziurtagiria, 2016ko diru sarreren egiaztagiria eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria –udaletxean eska daiteke eredua–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide