Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek otsailaren 19a bitartean eman dezakete izena lan horri dagokion diru laguntza jasotzeko. Azkoitian lau saltokik jasoko dute poltsak banatzearen ordainetako diru laguntza, Azpeitian bostek eta Zestoan bik. Urola Erdiko Mankomunitateak jarri du martxan kanpaina, eta, guztira, 11.000 euro banatuko ditu 11 saltoki horien artean. Kanpainaren helburua da herritarrei poltsa konpostagarriak jasotzeko gune hurbilak eta eskuraerrazak eskaintzea, hondakin organikoak bereizteko eta birziklapena sustatzeko.
Saltokien banaketa egin bitartean ohiko tokietan jaso ahal izango dituzte herritarrek poltsak: Azkoitian, Karan arropa dendan, Odazpi kafetegian, Elurre kafetegian eta Lujan kioskoan; Azpeitian, Babesa arropa dendan, Itzira gozotegian, Xiriako kafetegian eta Jose Artetxe kaleko estankoan; eta Zestoan, Hondakinen Informazio Bulegoan eta Arroabeko Keixa frutadendan.