Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
30 parte hartzaile izan dira eta prestatutako pintxo guztiekin bazkaria egin dute gero. Ibai Gaztiainek irabazi du helduen lehiaketa, eta Enaitz Illarramendik umeena.
Santa Ines jaietako bigarren asteburuan murgilduta dabiltz Iraetan. Atzo mus txapelketa jokatu ondoren, beste era bateko lehiarekin ekin diote larunbatari: pintxo lehiaketarekin. 13:00etatik aurrera, pintxo hotzak, beroak, postreak, etxean egindakoak edota momentuan prestatutakoak bata bestearen atzetik joan dira agertzen Gure Ordeka elkarteko mahai gainetan. Guztira, heldu zein ume, banaka, binaka edo taldean, 30 parte hartzaile izan ditu lehiaketak, eta gogotik egin dute lan guztiek, jaki goxoak prestatzeko eta dotore aurkezteko.
Aurreko urteetan ez bezala, aurten ez dute kanpoko epailerik izan; aldiz, lehiakideak beraiek eta elkartean bildutakoak izan dira pintxoak puntuatu dituztenak. Horrela, helduetan Ibai Gaztiainentzat izan da garaikurra, eta umeetan Enaitz Illarramendirentzat. Lehiaketa erabakita, aurkeztutako pintxo platerkada guztiak husteko garaia iritsi zaie Gure Ordekan elkartutakoei, bazkaria pronto-pronto zuten eta.
Egitaraua
Santainesen azken txanpan sartuta, hauek dira gaur eta bihar Iraetan izango dituzten ekitaldiak:
Gaur, larunbata:18:00. Auzoen arteko futbol 7 txapelketa.
21:00. Afari herrikoia frontoian: salda, txorizoa, saiheskia, postrea eta txotxa.
23:00. Berbena Obanekue taldearekin.
Bihar, igandea.10:00. Meza Iraetako jubilatuen omenez.
10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.
Hauek, berriz, gaur eguerdian Gure Ordekan hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157689836224412"]