Kalekatu elkarteak lehen bilera egingo du astelehenean, Zestoan

Zestoako Hitza 2018ko urtarrilaren 26a

Kalekatu elkarteak lehenengo bilera irekia egingo du datorren astelehenean, hilak 29, 19:30ean, Zestoako Kultur Etxean. Elkartearen helburuetako bat katuen ugaltze kopurua kontrolatzea da. Horretarako, katuak harrapatu, albaitariarengana eraman, eta osasun egoera aztertu ondoren, esterilizatu egingo dituzte. Asteleheneko bileran informazio gehiago emango dute elkarteko kideek, eta erakundearen nondik norakoak azalduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide