Santa Engrazia ermitari buruzko panel informatiboa jarri dute ermitan

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 25a

Ermitaren historia laburra eta erlojuari buruzko informazio irakurri daiteke panelean. (Santa Engraziko erlojua zaharberritzeko lantaldea) Herritarrek Zestoako Aizarna auzoan dagoen Santa Engrazia ermitari buruzko informazio eguneratua izan dezaten, bi euskarri izango dituzte aurrerantzean. Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldearen ekimenez, batetik, panel informatiboa jarri dute ermitan bertan, erlojuraren ondoan. Bertan, elizaren historia laburra eta erlojuaren inguruko xehetasunak bildu dituzte; bestetik, Zestoako Udaleko webgunean ermitaren inguruko informazio zabala irakurri daiteke. Santa Engraziren historia, ezaugarriak eta kokapena ez ezik, datu historikoak, eta hango erlojuaren, kanpaiaren, egin dituzten berritze lanen eta garai bateko hango bizilagunen inguruko informazioa dute sarean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide