Agiro mendi klubak iraupen eskiko irteera antolatu du Somportera

Zestoako Hitza 2018ko urtarrilaren 22a

Zestoako Agiro mendi klubak iraupen eskiko irteera antolatu du Somportera (Pirinioak). Otsailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dute ibilaldia, eta, gehienez, 48 pertsona joan ahal izango dira. Lehentasuna Agiro mendi klubeko bazkideek izango dute, eta gainontzeko plazak banatzerakoan izen ematearen hurrenkera errespetatuko dute. Ibilaldian parte hartu nahi duenak gimnasioan eman behar du izena, otsailaren 15era bitartean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide