Santa Ines jaiak ari dira ospatzen auzoan, eta pilotalekuan aritu ziren aizkolariak eta harri-jasotzaileak lanean atzo arratsaldean. Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi nagusitu ziren aizkoran, eta Peñagarikano harrijasotzen. Ehun lagun inguru bertaratu ziren lehiaz gozatzera.