Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo festetako lehen jai eguna izan dute gaur; bihar, Santa Ines eguna ospatuko dute
Iraetan (Zestoa) gaur, larunbata, hasi dituzte aurtengo Santa Ines jaiak, Umeen Egunarekin. Goizean txupinazoa eta zuhaitz landaketa izan dituzte. Arratsaldean, berriz, haurrek jolaserako aukera izan dute Iraetako tren txikian, puzgarrietan... Jolasean ibili ondoren, txokolate beroa jateko aukera ere izan da.
Festak gaur hasi eta urtarrilaren 28ra bitartean ospatuko dituzte. Bihar, igandea, Santa Ines eguna izango dute.
Hona hemen Iraetako santainesetako egitaraua:
Urtarrilak 21, igandea. Santa Ines eguna.
10:00. Kale animazioa.
11:00. Meza Santua.
12:00. Pilotako finalak.
14:30. Gure Ordekan bazkide bazkaria
17:30. Urrezko aizkora – Errota Harria.
Urtarrilak 26, ostirala.22:30 Mus txapelketa Bekotxen
(Izen ematea 22:00etatik aurrera)
Urtarrilak 27, larunbata.13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
14:00. Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean.
18:00. Auzoen arteko futbol 7 txapelketa.
21:00. Afari herrikoia frontoian: salda, txorizoa, saiheskia, postrea eta txotxa.
23:00. Berbena Obanekue taldearekin.
Urtarrilak 28, igandea.10:00. Meza Iraetako jubilatuen omenez.
10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.
[flickr_set id="72157668682353189"]