Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako San Juan eguneko zentroak 2003ko urtarrilaren 13an zabaldu zituen ateak, eta 15. urteurrena bete du aurtengoan. "Urduritasunez eta irrikaz bizi izan genuen momentu hura, ilusioz beteta proiektu berri baten partaide izateagatik. Hamabost urte pasatu ondoren, harro esan dezakegu ordutik gaur egunera arte bizi izan ditugun bizipenek hasierako ilusio hura mantendu eta elikatu egin dutela. Ibilbide luze honetan, atzera begiratu eta San Juan eguneko zentrotik pasatu diren erabiltzaileak eta horien familiak gogoan ditugu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lanaz gozatzeko aukera eman diguzuelako", azaldu dute egoitzako langileek.
Urteurrena ospatzeko, festa bat egin berri dute: zentroko egoiliarrak kantuan aritu ziren, eta langileek une hori jaso zuten bideoan. Hona hemen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=t3fqOjOrhGo&feature=youtu.be