Eneko Otaño aizkolaria igandean Beizaman jokatutako saioan. (Ihintza Elustondo)
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatuko dute igandean Iraetan, Santa Ines jaietako
egitarauaren barruan. Aitzol Atutxa
Atutxa II.a dimarra eta Julen Alberdi
Txikia IV.a azkoitiarra ariko dira lehian Eneko Otaño beizamarraren eta Juan Jose Azpilikueta lezaundarraren aurka. Sei izaeratako 24 enbor ebaki beharko dituzte aizkolariek.
Atzo jokatu zuten txapelketako bigarren jardunaldia
Beizaman, eta laugarren saioa izango da Iraetakoa. Zazpi bikote ari dira parte hartzen lehian, eta jardunaldi guztiak jokatzean, puntuazioaren arabera, hiru bikote sailkatuko dira Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finalera; martxoaren 4an jokatuko dute Azpeitian.
Era berean, Errota Harri harrijasotze txapelketa ere jokatuko dute igandean. Jokin Eizmendi zarauztarra, Jon Gisasola mallabiarra, Imanol Albizu
Goikoetxe elgoibartarra, Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarra eta Beñat Telleria urnietarra lehiatuko dira. Errota Harria hiru minutuko txanda bakarrean altxatu beharko dute.
Iraetako pilotalekuan izango da herri kirol saioa, 17:30ean hasita.