Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zestoatik

Zestoako Hitza 2018ko urtarrilaren 9a

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da larunbatean Bilbon, Sarek antolatuta. Prest gaude lelopean egingo dute mobilizazioa, 17:00etan La Casillatik abiatuta. Hara joateko, autobusa antolatu dute Zestoatik. 15:30ean irtengo da Gurutzetik, eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko da herrira. Interesatuek Koioten, Txokon, Jubilatuen tabernan, Uztapiden eta Fatin eman behar dute izena. Ikasleentzat eta langabetuentzat doan izango da autobusa, eta langileek 10 euro ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide