Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Agiro mendi klubak antolatuta, mendi irteera egingo dute igandean, urtarrilak 14, Zestoatik Elgoibarrera. 07:30ean abiatuko dira Gurutzetik, oinez, eta 14:30ean itzuliko dira autoz edo autobusez. Egunean bertan zehaztuko dute ibilaldiaren prezioa, apuntatu den jende kopuruaren arabera. Kiroldegian eman behar da izena, ostegunera –hilak 11– bitartean.