Errege Eguneko sariak zozkatu ditu Zestoan merkatari elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 6a

Zestoan merkatari elkarteak, beste urte batez, zozkatu ditu Errege Eguneko sariak. Lehenengo saria Mairi estankoan banatutako 15.736 zenbakiari suertatu zaio, eta haren ordezkoa 10.110 zenbakia izango da, Elortza janari dendakoa; bigarren saria, Lopene haragitegian banatutako 25.160 zenbakiaren jabeak eramango du, eta haren ordezko zenbakia 14.407 da, Egañazpi kirolaken banatua; azkenik, hirugarren saria 16.763 zenbakidunarentzat da, Soinu dendan banatutakoa. Hirugarren sariaren ordezko zenbakia 05.882 da, Otxua harategian banatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide