Furgonetatan iritsi dira Erregeak Zestoara

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 5a

Meltxor, Gaspar eta Baltasar hutsik egin gabe iritsi dira aurten ere Zestoara Errege bezperan, baina ezohikoa izan da aurtengo desfilea. Batetik, parrokia itxita topatu dute aurten Errege Magoek eta, horrenbestez, ezin izan dute ez hango Jaiotzako haurrarentzat oparirik utzi, ez herriko umeen gutunik jaso ere. Horren ordez, San Juan egoitzako kaperan utzi dituzte Jesusentzako opariak, eta udaletxe azpian egin diete haurrei harrera. Bestetik, eguraldi euritsua zela eta, Erregeak ez dira zaldi gainean iritsi; erret hirukoa eta bakoitzaren laguntzaileak furgoneta banatan ibili dira batetik bestera. Ibilbidean aldaketa batzuk egin behar izan dituzten arren, San Juan zein Gisasola adinekoen egoitzak ere bisitatu dituzte. Hona hemen gaur iluntzeko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide