Arroako autobiderako sarreran dagoen
zuloa konpontzeko lanak lehiaketara atera ditu
Bidegi Gipuzkoako azpiegituren agentziak. Joan den abenduaren 1az geroztik dago zuloa errepidean, eta ordutik, ondoko industrialdetik pasatzen den ordezko bidetik igarotzen dira ibilgailuak. Ezbeharra gertatu zenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen zuloa egin zen errepidearen azpian ubide bat dagoela, nahiz eta azken egunetan izan ziren euriteek ere izan zuten horretan eragina. Zuloa konpondu bitartean, ordezko bide horretatik igaroko dira ibilgailuak.