Sare dinamikak deituta, urteko azken mobilizazioak egin zituzten eskualdean joan zen igandean, urtarrilaren 31n. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatu zituzten Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egin zituzten manifestazio eta elkarretaratzeetan, eta hilaren 13an Bilbon egingo duten manifestazio nazionalera joateko deia egin zuten. Autobusak antolatu dituzte herriz herri, eta dagoeneko eman daiteke izena.
Azkoitiko manifestazioko irudi bat. (Azkoitiko Sare)
Azpeitian, ehunka lagunek egin zuten bat manifestazioarekin. (Azpeitiko Sare)
Zestoan, brindisa egin zuten dozenaka herritarrek. (Danbolin)