(Argazkia: Danbolin)
Ohi bezala, urteari amaiera emateko, San Silbestre lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean Zestoan. Euria goian-behean ari bazuen ere, jende ugari animatu da korrika egitera. Gainera, horietako asko umoretsu atera dira kalera; mozorroak soinean eraman dituzte batzuek, eta horien artean, kanpandorrez jantzita agertu direnena izan da deigarriena. Izan ere, duela gutxi
tximista batek herriko elizako kanpandorrea bota zuen, eta bitxikeria hori mozorrotzeko aprobetxatu dute zenbaitek.
17:00etan hasi da helduen lasterketa, eta, aurtengoan, Amets Aranberri (08:32) eta Alazne Irureta (09:40) izan dira azkarrenak. Lasterketa nagusiaren aurretik, haurrak ere aritu dira korrika. Horiek 150 metroko ibilbidea egin dute.
Lasterketa nagusia irabazi dutenek urdaiazpikoa eta ardoa eskuratu dituzte, eta umeei, berriz, gozokiak banatu dizkiete. Gainera, parte hartzaile guztien artean hainbat sari zozkatu dituzte.
Ikusi argazki gehiago
Danbolin.eus-en.