Iazko San Silbestre lasterketako irudia.
Zestoan ere antolatu dute San Silbestre lasterketa biharko. Arratsaldean, 17:00etan hasita, egingo dute proba, eta 16:00etatik 16:45era bitartean eman beharko da izena. Lehenengo umeen eta gaztetxoen 150 metroko proba izango da plazatik irtenda. Ondoren hasiko da 16 urtetik gorakoena, eta horiek 2,4 kilometro egin beharko dituzte. Udalak antolatu du proba, eta doakoa izango da izen-ematea. Lasterketa nagusia irabazten dutenek urdaiazpikoa eta ardoa eskuratuko dituzte, eta umeei, berriz, gozokiak banatuko dizkiete. Gainera, udalak aurreratu duenez, parte-hartzaile guztien artean hainbat sari zozkatuko dute.