Aizarnaren historiaz solasaldia eskainiko du bihar Josu Narbarte arkeologoak, Aizarnako Kultur Etxean

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 28a

'Aizarnaren jatorria argituz' izenburupean eskainiko duen solasaldia 19:00etan hasiko da, eta Aizarnaren historia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Aizarnako indusketetako irudia. (Jon Egiguren) Josu Narbarte arkeologoak Aizarnan egindako indusketen inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, Aizarnako Kultur Etxean. Aizarnaren jatorria argituz izenburupean eskainiko duen solasaldia 19:00etan hasiko da, eta Aizarnaren historia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Narbarte Nekazal esparruak Gipuzkoan tesia egiten ari da azken urte eta erdi pasatxoan, eta ikerketaren zati bat gauzatzera Aizarnara jo zuen duela urtebete inguru. Indusketak egin zituen Narbartek ikerlari talde batekin batera Aizarnan, eta joan zen urrian honako erreportaje hau egin zuen gaiaz UROLA KOSTAKO HITZAk.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide