Olentzerok Zestoara ere egin du bisita

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 24a

Olentzerok Zestoan kalejira egin du trikitilariek eta gaztetxoek lagunduta. (Danbolin.eus) Gaur arratsaldean Zestoara ere joan da Olentzero. Hain zuzen ere, Lau-Iturri aldetik iritsi da herrira, eta kalejira egin du dozenaka haurrek eta trikitilariek lagunduta. Ondoren, plazan izan da gaztetxoen gutunak jasotzen. Argazki bilduma Danbolin.eus webguneko honako lotura honetan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide