Zestoako Musika Bandaren eta abesbatzaren kontzertuko irudia. (Danbolin.eus)
Gaur, abenduak 24, Zestoako Musika Bandak eta Gabon abesbatzak kontzertu berezia eskaini dute. Udaletxe azpian eskaini dute emanaldia, eta jende ugari izan da saioaz gozatzen. Argazki gehiago
Danbolin.eus-en ikus daitezke.
Olentzero arratsaldean iritsiko da Zestoara; hain zuzen ere, Lau-Iturri paretik aterata egingo du kalejira, trikitilariek eta gaztetxoek lagunduta. Umeen eskutitzak jasoko ditu plazara iristean, eta gozokiak banatuko dizkie horiei.