San Juan Fundaizoko kideak, hitzarmena sinatuta. (San Juan Fundazioa)
Zestoako San Juan Fundazioak lan hitzarmen berria sinatu zuen asteazkenean. Bi aldeak (zuzendaritza eta LABeko langile ordezkariak) "oso pozik" agertu dira akordioarekin, "hainbat urtetan lantzen joan diren gaiak" hitzarmenean adosteko gai izan direlako. Horien arabera, langileei sektoreko hitzarmenak baino onura gehiago eragingo die sinatu berri duten akordioak, eta eskerrak eman dizkie azken urteetan lan horretan jardun diren guztiei. San Juan Fundazioa 46 langilek osatzen dute, eta guztiei eragingo die akordioak. Fundazioak egoitza, eguneko zentroa eta etxebizitza babestuak kudeatzen ditu.