Indarkeria matxista salatzeko ekitaldia egingo dute Zestoako Zoroperi egunean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 20a

Hilaren 26an Zoroperi eguna ospatuko dute Zestoan, eta Zestoako Txoko Feministak emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ekimena antolatu du egun horretarako. 13:00etan, plazan elkartuko dira, eta herritarrei dei egin die parte har dezaten. Honako mezua zabaldu dute: "Tratu txar emailearekin haurrik ez! Herritarren babesa duzue! Tratu txar psikologikoak fisikoak bezain mingarriak dira! Kolpe guztiak ez dira ikusten… Ireki begiak adi! Erasotzaileak gure artean ditugu! Zestoan erasotzaileei stop!".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide