'0-7 urteko haurraren garapena' hitzaldia emango du bihar Feli Oregik, Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 19a

0 eta 7 urte bitarteko haurren garapenaren inguruko hitzaldia emango du bihar Feli Oregik, Zestoako Herri Ikastetxeko jangelan. "Gizakiaren eboluzioa eta helduaroan dugun garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki, 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte horiek oso garrantzitsuak dira pertsonaren etorkizuneko garapen eta bizimodurako", azaldu du. Horregatik, adin horretan aurki daitezkeen "oztopoak eta nahasmenak" zuzentzen saiatzeko aholkuak emango ditu hitzaldian. "Konponbide goiztiar batek etorkizuneko jokabideak, erantzunak eta ekintzak bide zuzenago bat" izaten lagun dezakeela adierazi du. 18:00etan hasiko da hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide