Egitarau oparoa prestatu dute Zoroperi egunerako

Zestoako Hitza 2017ko abenduaren 18a

Iazko Zoroperi eguneko irudi bat. (Julene Frantsesena) Bertan da Zoroperi eguna. Abenduaren 26an ospatuko dute, eta dagoeneko kaleratu dute egitaraua. Hona hemen egun horretarako prestatu dituzten ekitaldiak: 09:00. -Idiakaitz txistulari taldearen diana. -XXVIII. Barazki eta Fruta Lehiaketa. Parte hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, Oñatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio). -Urolako XX. Ezti Lehiaketa eta erlezaintzari buruzko ekitaldi batzuk: erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa –azalpenak 12:30etatik aurrera–, erlauntza produktuak eta beren onurak ezagutarazteko azalpenak, aurkeztutako eztiak dastatzeko aukera. -Haurrentzako tailerrak: eskulan edo margoketa tailerra. -XIX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Segurako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta postu ugari izango dira. 11:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran. 11:30etik 13:30era. Photocall saioa. Baserritarrez jantzita joatea komeni da. 12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilarien emanaldia, plazan, eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 12:15. Barazki eta fruta, ezti, gazta eta sagardo lehiaketetako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. 13:00. Gazta eta sagardo dastaketa, plazan. 17:30. Txotxongiloak 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Etxean. 18:00. Tabernaz taberna bertso poteoa. 20:00. Obaneuke erromeria, udaletxeko arkupetan, afal ordura arte. 22:00. Obaneuke erromeria, udaletxeko arkupetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide